47. Oscar Sarien ekitaldia 1975eko apirilaren 8an Los Angeleseko Dorothy Chandler Pavilion aretoan egin zuten 1974. urtean zinemagintzan egindako lanik onenak saritzeko. Aurkezleak Bob Hope, Shirley MacLaine, Sammy Davis Jr. eta Frank Sinatra izan ziren eta Estatu Batuetan NBC telebistak eman zuen.